Euskararen ezagutza agerian ezarri ahal izateko, Euskararen Erakunde Publikoa, 2009tik Euskara Gaitasuna Egiaztatzeko Dispositiboa ipar Euskal Herrian sortzen eta osatzen ari da, euskararen hizkuntza-gaitasunaren maila egiaztatu eta balioesteko asmoz. EEPren eta Pau eta Aturri aldeko herrialdeetako Unibertsitateak baita Bordeaux Montaigneko unibertsitatearekin adostu hiruko hitzarmen batean formalizatua da dispositiboa, 2009ko martxoaren 3an sinatu eta geroztik berritu dutena, Europako Erreferentzia Marko Bateratuak (EEMB) dituen 6 mailak oinarri harturik: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2. Ikasten edo lanbide batean dauden pertsonek beren euskara gaitasuna agerian ezartzea ahalbidetzen du.
Hizkuntza gaitasuna egiaztatzeko dispositibo honek, egun dauden euskara ikasteko bide desberdinetatik datozen pertsona guziei (hasierako irakaskuntza, helduentzako ikastaroak, etengabeko prestakuntza) egiaztapenerako tresna ofizial bat eskaini nahi die, prestakuntza prozesuei eta lan munduan ikaskuntza horren balorazioari egin ahal izateko.
Euskara Gaitasun Agiriak A2-C1 deituak, 2022tik B1, B2 eta C1 mailako agiriak proposatzen ditu publiko zabalarentzat deialdi irekiz. 2023tik, beren formakuntza eta azterketarako prestakuntza horretarako gaituak diren zentroetako eta euskararen ikaskuntza proiektu profesional baten kari duten azterketariei A2 mailako agiria ere proposatzen zaie deialdi hetsiaren bidez.
Dispositibo honek ez du euskararen irakaskuntzarik eskaintzen, baina EEPk
formakuntza organismoei, gaitasun agirietarako prestatzaile izateko
gaikuntza eman diezaieke.