Euskararen presentzia bizi sozialean

  • Euskararen presentzia garatzea bizi sozialean, EEP-ri eman izan zaion lehen misioetarik bere sorreran
    • Kolektibitate publikoentzat, tresna bat : euskara teknikarien sarea
    • Eragile pribatuentzat, desmartxa metodologiko bat finkatua izan da  : eragilearen engaiamendua, euskararen erabilerari buruzko egoeraren azterketa bat, helburuen finkatzea... Horrelako lan bat eraman izan da adibidez Swing Home (la Ruée au Jazz festibala), Surfrider Foundation, Euskal Xerriak elkarteekin...
      • Publiko zabal bat hunkitzen dituzten eragileekin edo/eta ekimenekin, EEP-k zuzenean eramandako ekintzak : Aviron Bayonnais, Tour de France 2006,...
        • Euskararen presentzia eta erabilera bultzatzeko tresna batzuen sortzea. Adibide bat : Harrera-txartela.

         

         

        Partaidetza ATABAL

        2009ko ekainaren 3an, EEPko Presidentea den Max BRISSONek, eta Michel POUEYTS, Atabaleko Presidenteak, hitzarmen bat izenpetu dute, euskararen erabilera garatzeko eta egituratzeko egituraren ekintzetan.

        Atabal-ek publiko zabal bat hartzen du, bereziki gazteak hunkitzen ditu ; sortzeaz geroztik :

        • 50 000 pertsunek parte hartu izan dute 100 kontzertutan eta 60 kafe-kontzertuetan ;
        • 80 musika talde baino gehiagok, grabatze estudioak erabiltzen dituzte; 100 ikaslek « rock-eskola » ikastaroetan parte hartzen dute, ;
        • Euskal Herriko 40 artistek erakusketa bat egin dute ;
        • Musikari batzuk egonaldian izan dira (Gojira, Daguerre, Niko Etxart, Anje Duhalde…).

        Hastapenetik, Atabalek euskararen aldeko neurriak hartu ditu: komunikazioan, langile euskaldunak hartuz edo formakuntzara igorriz, programazioan,...

        Baina hitzarmen honen izenpetzearekin beste urrats bat egin nahi dute eta neurri gehiago hartu.

        Partaidetza EEP-Atabal