Ikas materialaren sortzea

 

Euskarazko irakaskuntzarako ezinbestekoa den Ikas materialaren ekoizpenari sustengua, bi bidez antolatzen da :

  • IKAS zentroari ekartzen zaion dirulaguntzaren bidez batetik; Errektoretzak, EEPk eta IKASek izenpetutako hitzarmenak dio IKAS zentroak zerbitzu publiko bat eskaintzen duela ikas materialaren hedapena, edizioa eta ekoizpen arloetan;
  • ikas materiala sortzeko dispositiboa; EEPren Administrazio Kontseiluak argitalpen programak onartzen ditu. Erabakia oinarritzen da, Akademiako Ikuskaritzako zerbitzuek, CRDPek, EEPk eta IKASek egindako azterketa eta aholkuetan. Dispositibo honen bidez argitaratutako liburuak urririk banatuak dira ikastxeetan.

Argitalpen programak...

2007 urte bukaeran, 6 argitalpen programa jadanik onartuak ziren : orotara 961.000 €.

  • 49 tresna pedagogiko plazaratu dira programa hauei esker : 10 eskuliburu, Ikasleentzako 20 ariketa kaier, 8 paretako panel edo afixa serie, Gazteentzako literaturako 8 liburu, 3 KD, maleta…
  • Beste 9 prestaketa bidean daude : Eskuliburu 1,  Ikasleentzako ariketa kaier 1,  Gazteentzako literaturako 4 liburu,  3 KD, maleta…

Bestalde, 2008ko maiatzaren 15ko bileran, Administrazio Kontseiluak G argitalpen programa bat onartu du (begira xehetasunak).