Euskararen egoera Iparraldean

2021eko Inkesta Soziolinguistikoa

Euskararen Erakunde Publikoak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarlanean burute dute VII. inkesta soziolinguistikoa. 1991, 1996, 2006, 2011 eta 2016 urteetan egin zen bezala, inkesta Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian eraman izan da.

Telefonoz egindako galdeketa horiei esker, hizkuntza-gaitasunaz eta euskararen erabilpenaz informazioak bil daitezke, euskaraz hitz egiten den eskualdeetan. 16 urte baino gehiagoko 2 000 jende galdezkatua izan da.

Inkestak hiru eskualde aztertzen ditu: BAM eskualdea (BAM + Bokale), BAMtik haratagoko Lapurdi eskualdea (kostaldea eta barnekaldea) eta Nafarroa Beherea/Zuberoa eskualdea.

Inkesta soziolinguistikoaren emaitzak biziki tresna baliagarriak dira euskararen aldeko hizkuntza politiken emaitzak neurtzeko tenorean, bai eta ondoko lehentasunak finkatzerakoan.

Baliabideak

  • Soziolinguistika klusterra : Ezagutza soziolinguistikoaren ikerketan, zabalpenean, eta aplikazioan diren gabeziei eta beharrei dinamika berri batekin erantzuteko.