Hizkuntza Politika Proiektua

Hiztun osoak helburu - Haur eta gazteak lehentasun

Hau da Hizkuntza Politika Proiektuaren (HPP) lema, bere eraikitzea eta gauzatzea gidatzen dituena.

2006ko abenduaren 21ean, EEPko Administrazio Kontseiluan bilduak diren botere publikoek egiazko Hizkuntza Politika Proiektu bat onartzen zuten, helburuak, estrategiak, norabideak, ekintza programak eta adierazleak finkatzen dituena.

Hizkuntza Politika Proiektu berriak heldu diren lau urteentzat Euskararen Erakunde Publikoaren ekintzak bideratzen ditu. Proiektua, azterketa soziolinguistiko batek ondorioztatzen duen helburu nagusi batean oinarritzen da, « hiztun osoen kopurua emendatzea », eta estrategia nagusi bat, haur eta gazteak lehentasun gisa hartzea, finkatzen du.

 

Hizkuntza Politika Proiektua

Proiektua, euskalgintzako eragileekin eskuz esku eraman desmartxa baten emaitza dena, euskararen aldeko politika publikoaren erreferentziazko markoa da.

Proiektuaren oinarriak

Hizkuntza Politika Proiektua kontsultatu

Hizkuntza baten ikastean, oinarrizko 3 eragile

  • Motibapena : hizkuntza baten ikastera bultzatzen duten zergatiak, gutiziak, interesak
  • Ezagutza : hizkuntzaren menperatzea eta haren funtzionamenduaren ulertzeko ahalmena
  • Erabilpena : hizkuntzaren baliatzearen egintza, hizkuntzak gizartearen baitan dauzkan funtzio guzietan

Desmartxa partehartzaile baten emaitza

EEP-ko Aholku Batzordeko kideekin antolatuak izan diren bi hitzartze faseak aberatsak eta eraginkorrak izan dira :

  • Lehen fase batean, hamar bat bilkura antolatuak izan dira, non parte hartu duten 100 bat pertsonak inguru, eta elkarrizketak izan dira euskalgintzako eragile, erakunde publikoko teknikari eta aditu batzuekin. Fase horri esker, lekukotasun, iritzi eta proposamen ezberdinak bilduak izan dira, 2006ko uda arte.
  • 2006ko urrian, Administrazio Kontseiluak onartutako aitzin proiektua aurkeztu ondoren, 20 ekarpen baino gehiago eskuratuak izan dira. Ekarpen guzi horiek aztertuak izan dira, eta hizkuntza politika behin betiko proiektua aberastua, egokitua eta zehaztua izan da.