Hedabideak

Hizkuntza politika eta hedabideak

Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) Interes Publikoko Elkargo bat da, bertan Estatua, Akitania Berriko Eskualdea, Pirinio Atlantikoetako Departamentua eta Euskal Elkargoa batzen dira. 2004ko hondarrean sorturiko egituraren helburua, euskararen aldeko hizkuntza politikaren definitzea eta obratzea da.

EEPren hizkuntza politika bi zutabe nagusitan garatzen da: batetik euskararen transmisioa familia bidezko transmisioaren bidez, euskarazko irakaskuntzaren bidez eta lehen haurtzaroaren harrera elebidunaren bidez, bestetik euskararen erabilera, haren presentzia eta erabilera aisialdietan, argitalpenean, bizitza sozialean eta hedabideetan segurtatuz.

2011az geroztik, euskararen transmisioa garatzeko lana segituz, EEPk euskararen erabilpena eremuen garatzeko lanean indar gehiago ematen hasia da, gaurko eta biharko euskal hiztunei euskararen entzuteko, ikusteko eta praktikatzeko parada emateko gisan bizi sozialaren eremu ezberdinetan, tartean hedabideetan.

Izan ere, hedabideek hizkuntzaren hedapenerako bektore estrategiko bat osatzen dute, herritarren bizitzan eremu garrantzitsu bat okupatzen baitute. Hizkuntza bat hedabideetan presente baldin bada, bizirik da, gizartean eta etxeetan sartzen da eta beraz lurraldeko biztanleek egunero euskaraz entzun, irakurri eta ikusi dezakete. Zentzu horretan, hedabideek hizkuntza antolaketaren ezinbesteko eremu bat osatzen dute.

EEPk hedabide pribatu zein publikoetan euskararen presentzia garatzeko politika bat eramaten du. Hedabide pribatuen kasuan, existitzen diren euskarazko hedabideen egonkortzea eta profesionalizatzea ezinbestekoak dira.