Ikastetxeen Proiektu Deialdiaren irekitzea
Euskararen Erakunde Publikoak euskarazko eta euskararen irakaskuntza eskaintzen duten eskolei zuzendua den Proiektu deialdia abiatzen du urte guziz.
Aurkeztuko diren proiektuak euskararen erabilerari buruzkoak izan behar dira.
Hots, ikastetxean edo ikasleen artean euskara sustatzeko, ikasleen motibazioa handitzeko eta euskararen irakaskuntzan, irakasle taldeen indarrak azkartzeko.
2025-2026 ikasturterako, deialdia 2025eko apirilaren 18tik irekia da. Eskabide txostenak 2025eko ekainaren 27a aitzin itzuli behar dira, behar bezala beterik.