2025eko Hizkuntza jarduera proiektu deialdia irekia da!
Hizkuntza jarduera proiektu deialdia Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin partaidetzan antolatua da, eragile pribatuek euskararen transmisioaren eta erabilpenaren alorrean garatzen dituzten ekimenen laguntzeko.
Proiektu deialdiari buruzko zehaztapen garrantzitsuak:
- Hizkuntza jarduera proiektu deialdi hau, indarrean den legediaren errespetatuan ofizialki deklaratu eta egoitza nagusia Ipar Euskal Herrian duen edozoin elkarte edo eragile pribaturentzat irekia da
- Deialdi horren bidez lagunduko diren proiektuek eta jarduerek 2025ean burutu behar dute (urte anitzeko proiektu baten zati bat izan daiteke ere)
- Lagunduko diren proiektu eta jarduerek koherenteak izan behar dute Euskararen Erakunde Publikoak onartu Proiektu estrategikoarekin
Eskaera egin aitzin, proiektu-eramaileei galdegina zaie 2025eko hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren araudia arretaz irakurtzea.
Eskaera:
Eskaera nahitaez linean egin beharko da. Inprimakia zuzenean plataforman bete behar duzue, euskaraz eta frantsesez, urrats ezberdinak segituz.
⚠️ Kontua sortzerakoan, honako agirien aurkeztea eskatuko zaizue:
- Elkarteentzat: estatutuak, suprefekturako deklarazio agiria, Zuzendaritza entitatearen osaera, Banku Nortasun Agiria (BNA) eta egituraren jarduerari loturiko beste edozein dokumentu.
- Enpresentzat: Kbis ziurtagiria, Banku Nortasun Agiria (BNA) eta egituraren jarduerari lotutako beste edozein dokumentu.
👉 Plataformara sartzeko: [dirulaguntza eskaera egin]
📅 Txostenen aurkezteko azken epea: 2025eko maiatzaren 2a
Inprimakia betetzean zailtasunak izanez gero, EEPko zerbitzuekin harremanetan jar zaitezke, helbide honen bidez: dirulaguntzakmintzaira.fr