Lehen haurtzaroko harrera eskaintzaren garapena eta egituratzea
Soziologoen arabera, lanjerrean dagoen hizkuntza baten biziberritzeko, belaunaldi arteko transmisioa berpiztu behar da..
Familia, lehen haurtzaroaren harreran ari diren profesionalak, eta eskolak, hiru transmisio gune estrategiko osatzen dituzte, bata bestearekiko osagarriak direnak. Hizkuntza politika proiektuak 3 eremu horietan aldi berean eragin behar du, euskararen transmisioaren berpizteko.
Hizkuntzaren transmisioa lagunduko duen lehen haurtzaroko egitura eta profesionalekin euskarazko zerbitzu eskaintza baten egituratzea ezinbestekoa agertzen da. Helburua da, nahi duten familiei, beren haurrekin euskaraz ariko diren profesionalen hautatzeko aukera eskaintzea.
Labelizatze dispositibo eta prozedura bat plantan jartzeko lan bat eramaten ari da EEP, Kontseilu Orokorra, Baionako eta Biarno-Xiberoko CAFak, eta Pirinio Atlantikoetako MSA egiturekin partaidetzan
Informazio gehiago
2008ko apirilaren 16ko Administrazio Kontseiluaren erabakia non labelizatze dispositiboa aurkeztua den.