Euskararen irakaskuntzari lotu ekimenak, elkarte eragileen diruz laguntzeko deialdia, inkesta soziolinguistikoa, euskara teknikarien sarea, haurtzaindegien labelizatze prozedura, euskara gaitasunaren egiaztatze dispositibo berria, argitalpen eremuan eskuartze irizpideak edota Norantz ikerketa egitasmoak komunean dutena da, instituzio edo eragile publiko batekin, partaidetzan abiatu, antolatu edo lagunduak diren dispositiboak izatea, azken honek duelarik gaiaren ardura edo eskumena.
Baina 2008a, partaidetzan garatu diren dispositiboen osagarri, zuzenki, EEPk obratzaile gisa garatzen dituen hainbat proiektu edo dispositiboren jarraitzeko edo abiatzeko unea izan da ere.