Euskararen eta euskarazko irakaskuntza, Hizkuntza Politika Proiektu honen muinean kokatzen da, euskararen eta euskarazko irakaskuntza gazte belaunaldientzat euskararen ikaskuntzarako tresna nagusia bilakatua baita gaur egun.
Euskarazko irakaskuntzaren garapena
EEPk irakaskuntza alorrean eramaten duen lanak bi oinarri ditu:
- lehena, Hezkuntza Nazionalaren parte-hartzea EEPren Biltzar Nagusian eta egituraren finantzaketan,
- bigarrena, Hezkuntza Nazionala, Akitania Berriko Eskualdea, Pirinio Atlantikoetako Departamendua eta Euskal Hirigune Elkargoaren artean izenpeturiko hitzarmena.
Hitzarmen horrek elkarraditzerako eremu zabal eta zehatza irekitzen die eragile publikoei, bakoitzak dituen eskuduntzen banaketa aldatu gabe.