EGAk B1

 

 

B1 azterketa

2015etik Euskara Gaitasuna Egiaztatzeko Dispositiboak azterketa-deialdi bat antolatzen du urtero udaberrian B1 bat mailako Euskara Gaitasun Agiria edo EGAk B1 eskuratzeko.

  • B1 maila, bisitariak atzerriko herrialde batera joateko behar duen Atalase-mailari dagokio.
  • B1 maila erdiesten duenak, gai izan behar du alde batetik, zenbait egoeratan harremanak izateko eta nahi duena lortzeko eta bestalde, eguneroko bizitzako arazoei aurre egiterakoan, malgutasunez jokatzeko. Hizkuntza estandarrean eta argiki idatziak diren testuen puntu nagusiak ulertzen ahal ditu, gai ezagunei buruzkoak badira, lanaren alorrean, ikasketen alorrean eta aisialdian. Gai ezagun edo interes pertsonalekoei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake. Esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri eman dezake eta bere iritziak labur-labur arrazoitu edo bere asmoak azal ditzake.
  • Baldintzak betetzen dituen, bere hizkuntza maila egiaztatu nahi duen eta euskara ikaste bidean den orori zuzendua zaio EGAk B1.
  • Izen emateak urtero martxoan iragaten dira.
  • Azterketa bi fase eta hiru proba motatan iragaten da:
    • Lehen egunean: proba idatzia eta ahozkoaren ulermena.
    • Bigarren egunean: ahozko ekoizpena.
  • Agiria aitortua dute eta baliokidetze bidean da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Gobernuan.

Telekargatzeko: