Hego Euskal Herrian, Euskal herri guztiko (ipar eta hego) aktualitatea eta informazioa tratatzen duten euskarazko hedabideak aurki daitezke ere.
Honela aipa ditzakegu:
- Berria: Euskal Herriko (ipar eta hego) euskarazko informazio orokorreko egunkari bakarra, 2003an sortua (Euskaldunon Egunkaria hetsi ondotik). Egunkaria hego Euskal Herrian argitaratzen da eta ipar Euskal Herrian ere banatzen da. Egoitza soziala Andoainen (Gipuzkoa) du, baina lau ordezkaritza ditu, horietako bat Baionan.
- Argia: astekaria, 1919an Iruñean sortua, gaur egun Andoainen instalatua eta Ipar Euskal Herrian ere banatua.
- Naiz Irratia: Naiz taldearen euskarazko irratia, 2019an sortua (Info7 irratiaren desagerpenaren ondoren) eta Donostian kokatua (Gipuzkoa).
- Hamaika Telebista: euskarazko telebista pribatua, 2006an sortua eta Bilbon, Donostian eta Iruñean kokatua.