Urte bakoitzaren hastapenean, EEPren Biltzar Nagusiak aitzineko urtean egin jardueren bilana eta heldu den urterako egin behar diren jardueren programa bozkatzen ditu. Joan den urteko bilana, aitzineko urtean Biltzar Nagusiak onartu aitzinikusi jarduera programaren arabera egina da.
Biltzar Nagusiak aztertu eta bozkatu baino lehen, EEPren jarduera segitzen eta bideratzen duten elementuak osoko bilkuran elkartzen den Aholku batzordeari aurkeztuak dira.