Zentzu horretan, EEPk erabaki zuen Ipar Euskal herriko euskara hutseko 5 hedabideen publizitate agentzia sortzen eta abian jartzen laguntzea. Publizitate agentziak multimedia eskaintza erakargarriak proposatzen ditu, iragarle publiko eta pribatuen beharretara egokituak.
Hedabideak publizitate saila, euskarazko web komunikazioan, prentsa idatzian eta ikus-entzunezko hedabideetan aditua den publizitate agentzia da eta honako euskarazko hedabideek osatzen dute:
- Irratia eta weba: Euskal Irratiak
- Telebista eta weba: Kanaldude
- Papera eta weba: Ipar Euskal Herriko Hitza (Berria taldea)
- Papera eta weba: Herria
- Weba: Kazeta.eus (Mediabask taldea)
Hedabideei buruzko informazioa HEMEN.
Kalitatezko publizitate zerbitzu zabala:
- Euskarazko publizitate/komunikazio zerbitzuak baliatu nahi dituzten egitura publiko eta pribatuentzat solaskide bakarra;
- Publizitate eskaintza bateratuak (pack moduan), hedabide ezberdinetako hedapena koordinatzetik (papera, irrati, telebista, web), kanpaina guzia koordinatzeraino (forman ezartzea, ahotsa eta irudiaren sorkuntza + itzulpena + hedapena);
- Komunikazio plan pertsonalizatuak, behar bakoitzari egokituak.