Inkesta bezalako tresnak ezinbestekoak dira egoera soziolinguistikoa zehazki ezagutzeko, daramaten politiken emaitzak ebaluatzeko eta gizartearen eragile guziekin azterketa hori partekatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Euskal Herriko zazpigarren inkesta soziolinguistikoa antolatu du 2021 urtean. 1991, 1996, 2001, 2006, 2011 eta 2021 urteetan egin zen bezala, inkesta Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean eramana izan da.
Telefonoz egindako galdeketa horiei esker, hizkuntza-gaitasunaz eta euskararen erabileraz informazioak bil daitezke, euskaraz hitz egiten den eskualdeetan.
Iparraldean, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Euskal Gobernua lagundu du inkestaren gauzatzearen urrats desberdinetan, bi erakundeek garatzen dituzten mugaz gaindiko harremanen kari. Laginaren finkatzearen ardura INSEE erakundeari emana izan zaio; 16 urte baino gehiagoko 2000 jende galdezkatua izan da.
Inkestak hiru eskualde aztertzen ditu (1991an finkatuak izan ziren eskualde horiek): BAM eskualdea (Baiona Angelu Miarritze + Hiriburu + Bokale), BAMtik haratagoko Lapurdi eskualdea (kostaldea eta barnekaldea) eta Nafarroa Beherea/Zuberoa eskualdea.
Bestalde, EEPk ekarpen bat egin du, desmartxaren beste urrats batzuetan : txostenen idazketa eta itzulpenak, emaitzen zabalkuntza,…