"Euskaraz Lan egin" beka dispositiboa

Hautagaientzako deialdia

Beka dispositiboaren 2024-2025ko edizioak jarraitzen du.

 

Formakuntzaren iraupena, hautagaiaren hastapeneko mailak baldintzatuko du, eta ikasleak formakuntza 2024ko irailaren 1a eta 2025eko abenduaren 31a bitartean burutu beharko du. Formakuntza, Ipar Euskal Herrian edo Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Aldundian (Eusko Jaurlaritzak edo Nafarroako Gobernuak homologatu euskaltegi batean) egiteko aukera izanen du, helburua C1 maila lortzea delarik.

 

Izen emate txostenak 2024ko urriaren 31a aitzin itzuli behar dira, eskatu bezala osaturik.

 

 

Argibide praktikoak: 05.59.31.96.97 – ele@mintzaira.fr

 

2024-2025eko "EUSKARAZ LAN EGIN" BEKAK JARRAITZEN DU

Euskararen Erakunde Publikoaren “Euskaraz Lan Egin” euskara ikasteko bekaren 2024-2025 edizioak jarraitzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi dutenen euskarazko formakuntza trinkoak diruz laguntzen ditu.

 

Bostgarren urtez segidan, euskara jakitea eskatzen duen proiektu profesionala duten pertsonek beka bat jaso dezakete, Ipar Euskal Herriko edo Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako euskaltegietan euskarazko ikastaldi trinkoak egiteko. Proiektu profesionalek, EEPren Proiektu estrategikoarekin izan beharko dute lotura (irakaskuntza, lehen haurtzaroa, aisialdiak eta kirol jarduerak, heziketa artistikoa eta kulturala, irakurketa publikoa, hedabideak eta arlo digitala, etab...).

 

2024-2025ko «Euskaraz Lan Egin» dispositiboak, proiektu profesional bat aurkeztuko duten hogei bat pertsona formatu nahi ditu.

 

Bekak formakuntza «trinkoak», astean gutienez 30 orenekoak eta zenbait hilabete irauten dutenak baizik ez ditu diruz laguntzen, C1 maila lortzeko asmoarekin. Formakuntza horiek Ipar Euskal Herrian, Euskal Autonomia Erkidean edo Nafarroako Foru Aldundiko euskaltegi «trinkoetan» egin daitezke.

 

 

Argibide praktikoak: 05.59.31.96.97 – ele@mintzaira.fr

Dispositiboari buruz egin ditugun 2 bideo:
https://www.youtube.com/watch?v=QQri9ehp99Y
https://www.youtube.com/watch?v=sSdz632Z7dg

Lekukotasun bideo laburrak ikusteko estekak:

Informazio gisa, euskaltegi batzuen zerrenda