Irakaskuntzaren egituratze kualitatiboa
Eskaintzaren garapenarekin aitzina segitzea estrategikoa baldin bada ere, 2007an, Euskararen Erakunde Publikoak irakaskuntza elebidunaren antolaketa kualitatiboa jorratu du batez ere, honen egituraketa lanean, irakaskuntzaren garapenean lortu Hezkunde Nazionalarekilako lankidetzaren kalitate bera lortu nahian.
Hori baita epe luzeko programazioaren 2. atalaren gaia, “Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren egituraketa kualitatiboa” deitua izan dena. Dokumentu hau, irakaskuntza alorrean, botere publikoek obratzekoa duten bigarren programa da, zorroztasun eta gardentasun osoz ebaluatu beharko dena.
Tokian toki eginikako hainbat elkar-aditzek elikatu dute dokumentu hau: irakasle taldeekin, zuzendaritzako langileekin, irakasle sindikatuekin, formakuntza arduradunekin, guraso elkarteekin…. Eta azken idazketa, Errektoritza eta Akademiako Ikuskaritzarekin landu da.
Dokumentu hau 2008ko urtarrilean EEPko Administrazio Kontseiluak aho batez onartu du.
Xehetasunetan sartzeko...
Epe luzeko 2. Atala - euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren egituraketa kualitatiboa