Hiztun osoak helburu - Haur eta gazteak lehentasun
Hau da Hizkuntza Politika Proiektuaren (HPP) lema, bere eraikitzea eta gauzatzea gidatzen dituena.
2006ko abenduaren 21ean, EEPko Administrazio Kontseiluan bilduak diren botere publikoek egiazko Hizkuntza Politika Proiektu bat onartzen zuten, helburuak, estrategiak, norabideak, ekintza programak eta adierazleak finkatzen dituena.
Hizkuntza Politika Proiektu berriak heldu diren lau urteentzat Euskararen Erakunde Publikoaren ekintzak bideratzen ditu. Proiektua, azterketa soziolinguistiko batek ondorioztatzen duen helburu nagusi batean oinarritzen da, « hiztun osoen kopurua emendatzea », eta estrategia nagusi bat, haur eta gazteak lehentasun gisa hartzea, finkatzen du.