Eskaintzaren garapena

"Irakaskuntza eskaintzaren epe luzeko programazio bat definitu eta proposatu, eskaintzaren koherentzia, osotasuna eta jarraipena segurta dezakeena, eta horretan oinarrituz euskararen eta euskarazko irakaskuntzen karta bat proposatu ”. Hori zen dudarik gabe, hitzarmenaren izenpetzaileek Euskararen Erakunde Publikoari esleitu zioten eginkizunetan berritzaileenetariko bat.

Lan alor hau da, 2005ean, lehentasunetan jorratua izan dena, euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren egoeraren argazki biziki zehatz bat egin izanaren ondorioz, ikasle kopuruka, eskualde geografikoka, irakaskuntza sareka (Irakaskuntza Giristinoa, Publikoa, Seaska), irakaskuntza mailaka (eskola, kolegio, lizeo), eredu pedagogikoka (opzioa, oren parekotasuna, murgiltze sistema).

Lehen bilan bat...

2004-05 eta 2023-24 ikasturteen artean:

  • 49 sail elebidun ireki dira irakaskuntza publikoan : 42 gune berrietan eta 7 lehen mailan jarraipena segurtatzeko
  • irakaskuntza elebiduna eskaintzen duten eskolen eta eskola multzoen proportzioa %34tik %64ra igo da
  • irakaskuntza elebiduneko murgiltze edo parekotasun ereduan diren lehen mailako ikasle kopurua %42,6koa da 2023-24 ikasturtean (%24,5 2004-05ean)

2023ko sartzeko bilana eta bilakaerak (2024ko apirila)

Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren epe luzeko programazioaren lehen atala

Diagnostiko honetan oinarriturik, 2005eko abenduaren 20ean, EEPko Administrazio Kontseiluak euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren epe luzeko programazioa onartu zuen, hiru printzipio bermatuz :  

  • Lurraldearen estaldura koherente bat ;
  • Irakaskuntza maila ezberdinen arteko jarraipena ;
  • Familien hautu librea.


Lehen atal honek, euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren egituraketa eta garapena jorratu ditu soilik, lehen aldikotz, eskaintza politika baten logika segituz.

Norabideak finkatzen ditu irakaskuntzako hiru sareentzat (publikoa / pribatu katolikoa / seaska).