Zer da EiTB?
Euskal Irrati Telebista (EITB) Euskal Autonomia Erkidegoko telebista eta irrati publikoaren erakundea da, euskaraz eta gaztelaniaz hedatzen du.
Informazio gehiago: HEMEN
Euskal Irrati Telebista (EITB) Euskal Autonomia Erkidegoko telebista eta irrati publikoaren erakundea da, euskaraz eta gaztelaniaz hedatzen du.
Informazio gehiago: HEMEN
EEP, bere sorreratik, Euskadiko Autonomia Erkidegoko irrati eta telebista publikoaren euskarazko bi telebista kateak Ipar Euskal Herrian ikusteko aukera segurtazeaz arduratzen da. Izan ere, EEPren esku da ETB1 eta ETB3 telebista kateen hedapen hertziarra eta satelitarioa ziurtatzea.
TNT
Frantziako telebistaren hedapen eta errezibitze moduen bilakaerari jarraiki, 2011ko martxoan EiTBren euskarazko telebista kateen hedapena analogikotik digitalera pasa zen.
Deialdi publiko bat egin ondoren, TDF operadorea atxiki da euskarazko bi telebista kateen (ETB1 eta ETB3) hedapen numerikoa segurtatzeko. TDFen bidez hedapen numeriko eskuragarria eta kalitatezkoa bermatzen da Ipar Euskal Herrian.
Horrela, TNT jasotzen duten Ipar Euskal herriko etxe guziek euskarazko telebista kateak eskuratzen ahal dituzte, Frantses telebista kateak eskuratzeko erabiltzen dituzten tresneria eta parametro tekniko berdinak erabiliz.
Satelitea
EEP, bere kideen, EiTB taldearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren babesarekin, EiTB taldearen euskarazko telebista kateak (ETB1 eta ETB3) satelite bidez hedatzeaz ere arduratzen da. Modu horretan,TDT bitartezko telebista errezibitu ahal ezin duten gune zuriek EiTB taldearen euskarazko bi telebista kateak eskura ditzakete.
Deialdi publiko bat egin ondoren, FRANSAT operadorea atxiki da hedapen satelitarioa bermatzeko.
Ondorioz, parabola bat eta Fransat labelizaturiko deskodegailu bat duten ikusleek, ETB errezibitzen ahal dute, baldin eta eskaera egiten badute ondoko formularioaren bidez: HEMEN.