Ikastetxeek bultzatutako hizkuntza egitasmoen garapena

Ikastetxeen Proiektu Deialdiaren irekitzea

Euskararen Erakunde Publikoak euskarazko eta euskararen irakaskuntza eskaintzen duten eskolei zuzendua den Proiektu deialdia abiatzen du urte guziz.

Aurkeztuko diren proiektuak euskararen erabilerari buruzkoak izan behar dira.

Hots, ikastetxean edo ikasleen artean euskara sustatzeko, ikasleen motibazioa handitzeko eta euskararen irakaskuntzan, irakasle taldeen indarrak azkartzeko.

2023-2024 ikasturterako, deialdia 2023ko apirilaren 13tik irekia da. Eskabide txostenak 2023ko ekainaren 25a aitzin itzuli behar dira, behar bezala beterik.

 

 

 

 

To top

Euskarazko irakaskuntza eskaintzen duten eskoletako zuzendaritza eta irakasle taldeek, erregularki abiatzen dituzte eskola eremutik kanpo euskararen erabilpenaren bultzatzeko ekimenak : beste eskolekiko trukaketak, ahozkotasunaren bultzatzeko kultura tailerrak, animazio desberdinak …

Testuinguru soziolinguistikoa kontuan hartuz, sail elebidunean eskolatuak diren ikasleen gehiengo nagusia familia erdaldunetatik heldu delarik, gisa honetako egitasmoek azkarki laguntzen dute sail elebidunen egonkortzen, izan ere, eskolan euskararen erabilpenaren jendarteratzeko gaitasuna baitute, eskolaren baitan euskararen baliatzea sustatuz, bide batez ikasleen motibapena lagunduz baita familia eta irakasleena ere.

Elkarte eta eragile pribatuentzako Proiektu Deialdia ez baita eskolen eskaerei irekia, eskolek eramandako hizkuntza proiektuen laguntzeko 60.000 €ko fondo bat sortu da.