Euskarazko irakaskuntzarako ezinbestekoa den Ikas materialaren ekoizpenari sustengua, bi bidez antolatzen da :
- IKAS zentroari ekartzen zaion dirulaguntzaren bidez batetik; Errektoretzak, EEPk eta IKASek izenpetutako hitzarmenak dio IKAS zentroak zerbitzu publiko bat eskaintzen duela ikas materialaren hedapena, edizioa eta ekoizpen arloetan;
- ikas materiala sortzeko dispositiboa; EEPren Administrazio Kontseiluak argitalpen programak onartzen ditu. Erabakia oinarritzen da, Akademiako Ikuskaritzako zerbitzuek, CRDPek, EEPk eta IKASek egindako azterketa eta aholkuetan. Dispositibo honen bidez argitaratutako liburuak urririk banatuak dira ikastxeetan.