VII. Inkesta soziolinguistikoaren emaitzak Ipar Euskal Herrirako
Euskararen erakunde publikoak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarlanean burutu duten VII. inkesta soziolinguistikoaren emaitzak hedatu dira.
Inkesta soziolinguistikoaren emaitzak biziki tresna baliagarriak dira euskararen aldeko hizkuntza politiken emaitzak neurtzeko tenorean, bai eta hurrengo urteetako lehentasunak finkatzerakoan.
Argitaratu diren emaitza hauek Ipar Euskal Herriari dagozkie. Euskal Herri osoko emaitzak berantago argitaratuko dira. Nafarroako emaitzak 2023ko martxoaren 10ean kaleratu ziren eta Euskal Autonomia Erkidegokoak, 2023ko martxoaren 20ean.