Ttinka haurtzaindegiaren labelizazioaren estreinaldia
Ttinka haurtzaindegiaren B modeloaren estreina 2024ko irailaren 21ean larunbaterekin iragan zen, bere irekitzearen 5. urteurrenaren karietara, Leha haurtzaindegien label dispositiboko partaide diren instituzioen ordezkariak (Frédérique Espagnac – EEP, Annick Trounday – Departamendua, Antton Curutcharry – Euskal Elkargoa), Lakarra eta Garmarteko auzapezak (Ybargaray eta Bicain jaunak) eta haurtzaindegiko elkarteko kide eta profesionalak hor zirela.
EEPk, Baionako FalKa, Akitania Hegoaldeko MSA, Pirinio Atlantikoetako Departamendua eta Euskal Elkargoarekin partaidetzan, lehen haurtzaroaren harrera kolektiboan euskarazko zerbitzu eskaintzaren egituratzeko politika bat plantan ematen du. Hitzarmenezko haurtzaindegien labelizatze dispositibo bat plantan eman da, hiru harrera linguistiko ereduren inguruan antolaturik:
A modeloa: harrera elebiduna familien hautuaren arabera
B modeloa: harrera euskalduna
C modeloa: harrera elebiduna haur guzientzat
Gaur egun, lurraldean, 28 haurtzaindegi labelizaturik edo labelizatze bidean dira.