Hedabideei buruzko inkesta ipar Euskal Herrian
Hizkuntza politikak indar berezia egiten du euskararen erabilpen eremuak indartzeko. Horietan hedabideak estrategikoak dira euskararen hedatzeko eta erabiltzeko. Izan ere, horiei esker egunero euskaraz informatu, dibertitu edota denbora pasatzen ahal baitugu. Hedabideei esker euskara etxe eta lantegi guztietan sartu daiteke.
Orain dela 3 urte EEPk hedabideen lan eremua indartzea erabaki du eta horretarako ipar Euskal Herrian hedabideen kontsumoa zertan den jakitea ezinbestekotzat zuen. EEPk zituen datuak 2007koak ziren, eta beraz zaharkituak.
Ondorioz, EEPko administralariek hedabideen erabilpena eta kontsumoari buruzko inkesta bat egitea deliberatu dute. Merkatu publiko baten ondoren, COHDA institutua hautatu da inkesta horren bururatzeko.
Hona hemen beraz hedabideei buruzko inkestaren emaitzak barne biltzen dituzten bi dokumentu:
- Sintesia nota bat emaitza nagusiekin (behatzea orotara);
- Emaitza guztiak xeheki aurkezten dituen txostena.
Irakurketa on!