Hedababideei buruzko inkesta

2019-01-25 Catégorie :

Hedabideek hizkuntzaren hedapenerako euskarri estrategiko bat osatzen dute, herritarren bizitzan eremu garrantzitsua betetzen baitute. Hizkuntza bat hedabideetan presente baldin bada, bizirik da, gizartean eta etxeetan sartzen da eta beraz lurraldeko biztanleek egunero euskara entzun, irakurri eta ikusi dezakete. Zentzu horretan, hedabideek hizkuntza antolaketaren ezinbesteko eremu bat osatzen dute.

 

Hedabideen sailean Ipar Euskal Herri mailako hizkuntza politika bat plantan ezartzeko egoeraren jakintza zehatza ukatea beharrezkoa da. Horregatik, webgune, irrati, prentsa idatzi eta telebistetako entzule, ikusle eta irakurleen kopuruak ezagutzea beharrezkoa da. Gure kasuan gainera, euskarazko hedabide eta emankizunei buruzko datuak biltzea ere komeni da.

 

Zentzu horretan, EEPk hedabideei buruzko inkesta bat egiteko merkatu publikoa irekiko du. Galdeginiko lanak hedabideen kontsumoari buruzko datu kuantitatiboak eta kualitatiboak barne bildu beharko ditu, Euskal Herriko biztanleen iritzia hartuz eta beraien kontsumo ohiturak argitara emanez.

 

Konkurrentziarako deialdi publikoaren abisua 2019ko urtarrilaren 23an publikatu du eta proposamenak emateko azken epea otsailaren 28a da, arratsaldeko 4ak 30 aitzin.

 

Hona hemen kontsulta publikoaren lotura:

- Plateforme eadministration64.fr

- Journal Officiel de l’Union Européenne

 

<- retour vers Berriak