Euskarazko formakuntza – Beka dispositiboa
EUSKARAZKO FORMAKUNTZA - BEKA DISPOSITIBOA
Seigarren urtez segidan, euskara jakitea eskatzen duen proiektu profesionala duten pertsonek beka bat jaso dezakete, Ipar Euskal Herriko edo Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako euskaltegietan; euskarazko ikastaldi trinkoak egiteko, C1 (edo, proiektu profesionalaren arabera, B2) maila lortzeko. Proiektu profesionalek, EEPren Proiektu estrategikoarekin izan beharko dute lotura (irakaskuntza, lehen haurtzaroa, aisialdiak eta kirol jarduerak, heziketa artistikoa eta kulturala, irakurketa publikoa, hedabideak eta arlo digitala, etab...).
2025-2026ko «Euskaraz Lan Egin» dispositiboak, euskararekin lotura duen proiektu profesional bat aurkeztuko duten hogei bat pertsona formatu nahi ditu.
Argibide praktikoak: 05.59.25.52.55 – elemintzaira.fr Amaia ARRUABARRENA