Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 4 urterako esparru-hitzarmen berria sinatu dute

2025-04-04 Catégorie :

Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Maïder Behoteguy, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) lehendakariak euskara elkarlanean sustatzeko erakunde bien engaiamendua berretsi dute gaur, Baionan egindako ekitaldi batean. 2025-2029 epealdirako esparru-hitzarmenaren barruan, gaurko ekitaldian 2025erako lankidetzaren lan-ildoak ezagutzera eman dituzte eta, horrekin batera, erakunde bien diru-ekarpena zehaztu dute. Batetik, lankidetzarako bost arlo zehaztu dituzte; bestetik, erabaki dute 1.930.000 euro bideratzea Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera (iazko kopuru bera). Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 400.000 euro jarriko ditu xede horretarako.

 

<- retour vers Berriak