Prentsa oharra : Hiruko Ituna, 2022ko eranskinaren izenpetzea
Euskararen Erakunde Publikoak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko Lankidetza Protokolo Orokorraren 2022 urteko Eranskina sinatu dute eta, horren bidez, hizkuntza politikaren gai jakin batzuetan elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berritu dute. 2022ko Eranskinean hiru erakundeek elkarrekin jorratuko dituzten lan arloak zehazten dira: hezkuntza eta helduen euskalduntzea, euskararen erabilpena sustatzea, euskararen aldeko gogoeta eta sustapena, ikerketa soziolinguistikoak eta lankidetza Europako markoan.