Euskararen alorrean diharduten Ipar Euskal Herriko eragileei zuzendu 2016. urteko hizkuntza jarduera PROIEKTU DEIALDIAREN EBAZPENA

2016-07-04 Catégorie :

EBAZPENA, 2016. urteko ekainaren 31koa, Euskararen Erakunde Publikoarena, euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituzten Ipar Euskal Herriko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak jendaurrean jakinarazten dituena.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2011. urteko urtarrilaren 31n izenpetutako Hitzarmen-markoak eta 2016ko martxoaren 31an izenpetutako urteko Eranskinak diotenaren arabera, euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituzten Ipar Euskal Herriko erakunde pribatuentzako diru-laguntzetarako Deialdia antolatu da.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin aztertuz geroz, Euskararen Erakunde Publikoak Deialdia ebatzi du. Erabakia eskatzaile bakoitzari zabaldua izango zaio gutun baten bidez. Euskararen Erakunde Publikoaren Biltzar.

 

Prentsa oharra

 

Ebazpena

 

Patxi BAZTARRIKAren mintzaldia

 

1. argazkia

 

2. argazkia

 

<- retour vers Berriak