Euskararen Adierazle Sistema (EAS) : webgune berri bat

2020-11-19

 Proiektu hau Euskararen Erakunde Publikoak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 3an izenpeturiko hitzarmenetik sortu zen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiak ere proiektuaren parte hartzaileak dira.

Euskararen Adierazle Sistemak euskararen lurralde osoan egoera soziolinguistikoa eta bilakaeraren berri etengabe ematea du helburu. Gaur egun 44 adierazle agertzen dira Euskararen Adierazle Sisteman. Proiektuko partaideek identifikatutako beharren eta aukeren arabera garatu beharko da, jendarteko esparru desberdinetako egoera soziolinguistikoaren berri emateko.

Prentsa oharra hemen 

 

<- retour vers Berriak