Euskara Gaitasun Agiriak 2025: Lehen azterketaldia

2025-02-02 Catégorie :

Banakako** izen emateak*:

2025eko martxoaren 1etik 31ra, gune honetan zuzenean.

Izena emateko prozesua hiru urratsetan egin behar da:

1-Identifikatzea edo erregistratzea: zure helbide elektronikoaren bitartez

2-Izena ematea: hautatu den mailako izen emateko fitxa betez eta igorriz

Kasu! baitezpadakoa da une horretan izen ematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratzea

Oharra: izen ematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratu ez baduzu, egiaztatu spametan eta beharrez, deitu EEPra.

3- Ordainketa egitea. Izen emate saria: 35 €

Postaz honako helbidera: EEP-OPLB, Platanoen bidea, 2 - 64100 Baiona.

Ordainketak egiteko epea: apirilaren 18a (txekeak honakoaren izenean: "SGC de Bayonne")

Izen ematea eta ordainketa bururatua delarik, azterketariak izen-emate agiria eskuratuko du posta elektronikoz. Izen-emate agiri hori eraman beharko du azterketa egunean.

* Antolaketa eta baliabide arrazoiak direla medio, azterketari kopuru mugatua onartuko da azterketara, baldintza geografikoa kontuan hartuz: frantziar Estatuan, sortu, bizi, lan egin edo ikasten ari diren kandidatuak baizik ez dira onartuko.

**Beren ikasleak EGAk agirietara prestatzeko EEPren gaikuntza duten formakuntza zentroetan, FKParen onuradun diren ikasleen izen emateak, taldeka eginen dituzte formakuntza zentroek berek.

Azterketaren lehen zatia:

 Egutegi hau urtean zehar moldatzen ahalko da, antolaketa beharrek hala eskatzen badute.

  • EGAk C1 azterketa: maiatzaren 17an, Baionako fakultatean
  • EGAk B1 azterketa: maiatzaren 24an, Baionako fakultatean

Platanoen bidea, 8 - 64100 BAYONNE - BAIONA

  • EGAk B2 eta EGAk A2 azterketak 2025eko udazkenean iraganen dira.

EGAk C1 azterketaren 2025eko lehen deialdiko egutegi osoa

Azterketariei izen-ematearen jakinarazpena mezu elektronikoz***: maiatzaren 10an.

• Proba idatziak: maiatzaren 17an.

• Azterketa idatziaren emaitzak (mezu elektronikoz***): ekainaren 18an

• Ahozko azterketarako deialdia (mezu elektronikoz***): ekainaren 19an

• Ahozko azterketak: ekainaren 21ean

***Ongi begira baztergarrien kutxan ere badaezpada

EGAk B1 azterketaren 2025eko egutegi osoa:

Azterketariei izen-ematearen jakinarazpena mezu elektronikoz***: maiatzaren 13an.

• Proba idatziak: maiatzaren 24an .

• Azterketa idatziaren emaitzak (mezu elektronikoz***): ekainaren 11n

• Ahozko azterketarako deialdia (mezu elektronikoz***): ekainaren 12an

• Ahozko azterketak: ekainaren 14an

***Ongi begira baztergarrien karpetan (spam) ere badaezpada

Informazioa

2025 EGAk C1 eskuorria

2025 EGA C1 antolamendu arauak

2025 EGAk C1 azterketa eredua

2025 EGAk B1 eskuorria

2025 EGAk B1 antolamendu arauak

2025 EGAk B1 azterketa eredua

 

<- retour vers Berriak