Euskal Herriko Unibertsitateko ate irekiak
Aurten ere, Iparraldeko ikasle ainitz joan dira Euskal Herriko Unibertsitatea bisitatzera Ate irekien kari joan den martxoaren 17an.
Bigarren aldikoz, EHU-k eta EEP-k elgarrekin antolatu dute ekimen hau.
Baiona, Garazi eta Hazparneko 4 lizeo publiko eta pribatutako ikasleek parte hartu dute Donostiako egun hartan. Hasteko, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordetzako Euskara Sustatzeko zuzendari berriak egin die harrera. Ondotik, ikasleak joan dira haiek hautatutako ikasketa sailaren aurkezpena entzutera.