EGAk B2 2024: azterketa idatziaren emaitzak

2024-10-08 Catégorie :

2024ko B2 mailako Euskara Gaitasun Agiria eskuratzeko azterketa idatzia irailaren 21ean iragan zen. Bertara aurkeztu zirenek, emaitzak posta elektronikoz eskuratu dituzte.

EGAk B2 ahozko azterketa:

  •  2024ko urrairen 12an 8:30 eta 12:00 artean iraganen da Baionako Unibertsitateko egoitzan: Collège E2I (azken txandako deialdiak 11:15ean)

Azterketari bakoitzak bere ordutegiarekin posta elektronikoz eskuratu du ahozko azterketarako deialdia. Egiazta ezazue ere baztergarrien karpetan (spam).

Azterketa idatzia gainditu ez duten azterketariek kopien kontsultarako, azaroaren 6an horretarako antolatu den saioan Batzorde zientifikoarekin hitzordua eskatu nahi izanez gero, hemen egin dezakete eskaera urriaren 26a aitzin.

 

<- retour vers Berriak