EGAk A2 azterketa

2024-09-16 Catégorie :

Euskara Gaitasun Agiriak A2-C1 deituak, 2022 arte B1, B2 eta C1 mailako agiriak proposatzen zituen: EGAk B1, EGAk B2 eta EGAk C1.

2023tik, A2 mailako agiria, EGAk A2, ere proposatzen zaie, beren formakuntza eta azterketarako prestakuntza, horretarako gaituak diren zentroetan egin duten eta euskararen ikaskuntza, proiektu profesional bat xede gisa hartu duten azterketariei.

Izena emateko prozesua, soilik formakuntza zentroetatik egiten da.

2024ko irailaren 28ko goizeko 9:15eko Baionako fakultatean (Collège EII) iraganen den azterketa idatzirako izena eman duten azterketariek, beren posta elektronikoaren bitartez eskuratu dute jakinarazpen pertsonala (badaezpada, begira mezu baztergarrietan).

EGAk A2 eskuorria 2024

EGAK A2 azterketa eredua 2024

EGAk A2 Antolamendu arauak 2024

 

 

 

<- retour vers Berriak