EEP, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetzarako hitzarmenaren izenpetzea

2019-04-15 Catégorie :

Bingen Zupiria sailburuak, Ana Ollo kontseilariak eta Beñat Arrabit EEPko presidenteak 2017an adostu zuten hitzarmenaren aurtengo eranskina sinatu dute Baionan.

  

Hiruko Itunaren markoan, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politika gaietan lankidetzan aritzeko konpromisoa berretsi dute gaur. EEPk Baionan duen egoitzan egindako prentsaurreko batean, hiru erakundeek 2017an sinatu zuten akordioaren aurtengo eranskina aurkeztu dute, 2019an zehar lankidetzan burutuko diren ekimenak zehazte aldera. Helduen euskalduntzean, hizkuntza gaitasunen egiaztapenean, euskararen erabileraren sustapenean edota euskararen inguruan ikerketan lanean arituko dira hiru erakundeak elkarrekin. Era berean, erakundeek Hiruko Itunari esker azken urtean burututako ekimenen berri eman dute gaurko aurkezpenean.

 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Administrazioekiko Harremanetako kontseilariak eta Beñat Arrabit Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak parte hartu dute gaurko prentsaurrekoan. Adierazi dutenez, 2017ko uztailaren 3an Iruñean sinatutako Hiruko Itunaren ondorioz euskararen lurralde osoan hizkuntza politika kudeatzeko ardura duten erakundeen artean “inoizko elkarlanik eraginkorrena” garatzen ari da.

 

3ko ituna hitzarmena

Prentsa oharra

 

 

 

 

 

<- retour vers Berriak