EEP eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzarako hitzarmenaren izenpetzea
Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Antton Curutcharry Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) lehendakariak 2021-2025 epealdiari dagokion esparru-hitzarmenaren aurtengo eranskina izenpetu dute gaur Baionan egindako prentsaurrekoan.
Eranskin honek zehazten ditu, alde batetik bi erakundeek 2022an elkarlanean burutuko dituzten egitasmoak, eta bestetik erakunde bien diru-ekarpenak.
2022 urterako, bi partaideek erabaki dute 1.930.000€-ko diru-funts komun baten bideratzea Ipar Euskal Herriko eragile pribatuen jarduerak diruz laguntzeko.
Aurten, Euskararen Erakunde publikoak 1.530.000€ ezarriko ditu xede horretarako eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 400.000€.
- Prentsa oharra kargatzeko lotura
- 2021-2025 esparru-hitzarmenari dagokion 2022ko eranskinaren kargatzeko lotura