EEP ETA EUSKO JAURLARITZAREN ARTEKO LANKIDETZARAKO HITZARMENAREN IZENPETZEA
Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Maïder Behoteguy Euskararen Erakunde Publikokoko lehendakariak 2021-2025 epealdiari dagokion esparru-hitzarmenaren eranskina izenpetu dute. Eranskin horrek zehazten ditu, alde batetik bi erakundeek 2024an elkarlanean burutuko dituzten egitasmoak, eta bestetik erakunde bien diru-ekarpenak. 2024 urterako, bi partaideek erabaki dute 1.930.000 €-ko diru-funts komun baten bideratzea Ipar Euskal Herriko erabile pribatuen jarduerako diruz laguntzeko. Aurten, Euskararen Erakunde publikoak 1.530.000 € ezarriko ditu xede horretarako eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 400.00 €.
- Prentsa oharra kargatzeko lotura
- 2021-2025 esparru-hitzarmenari dagokion 2024ko eranskinaren kargatzeko lotura