C1 eta B1 mailetako Euskara Gaitasun Agirietarako azterketetan izen ematea irekia
C1 eta B1 mailetako Euskara Gaitasun Agiria eskuratzeko azterketetara izen emateko deialdia irekia da 2025eko martxoaren 1etik 31 arte:
>> Banakako izen ematea hemen
Izena emateko prozesua hiru urratsetan egin behar da:
1-Identifikatzea edo erregistratzea: zure helbide elektronikoaren bitartez
2-Izena ematea: hautatu den mailako izen emateko fitxa betez eta igorriz
Kasu! baitezpadakoa da une horretan izen ematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratzea
Oharra: izen ematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratu ez baduzu, egiaztatu spametan eta beharrez, deitu EEPra
3- Ordainketa egitea. Izen emate saria: 35 €
Behin behineko izen-emate honekin 35 €-ko txekea apirilaren 18a aitzin isuri ondotik ("SGC de Bayonne"-ren izenean), behin betiko izen ematea lortzen da.
Postaz honako helbidera: EEP-OPLB, Platanoen bidea, 2 - 64100 Baiona.
Pagamendua egiterakoan:
- egiazta ezazu zuhaurk egin behar duzula izen ematea eta ez zure formakuntza zentroak;
- egiazta ezazu zuhaurk egin behar duzula ordainsariaren isurpena eta ez zure enplegatzaileak;
- txekea igortzean, zehaztu itzazu honakoak:
- hautatu duzun agiria (EGAk C1 ala EGAk B1),
- zure izen-deiturak,
- zure sorteguna.
Izen ematea eta ordainketa bururatua delarik, azterketariak izen-emate agiria eskuratuko du posta elektronikoz. Izen-emate agiri hori eraman beharko du azterketa egunean.
Izen emate baldintzak: 2009ko urtarrilaren 1.a aitzin sortua izatea eta Frantzian sortu, ikasi, bizi edo lan egitea.
Beren ikasleak EGAk agirietara prestatzeko EEPren gaikuntza duten formakuntza zentroetan FKParen onuradun diren ikasleen izen emateak, taldeka eginen dituzte formakuntza zentroek berek.
Azterketaren lehen zatia:
Honako egutegi hau urtean zehar moldatzen ahalko da, antolaketa beharrek hala eskatzen badute.
- EGAk C1 azterketa: maiatzaren 17an, Baionako Fakultatean.
- EGAk B1 azterketa: maiatzaren 24an, Baionako Fakultatean.
Platanoen bidea, 8 - 64100 BAYONNE - BAIONA
- EGAk B2 eta EGAk A2 azterketak 2025eko udazkenean iraganen dira.
EGAk C1 azterketaren 2025eko lehen deialdiko egutegi osoa:
Behin betiko izen ematearen jakinarazpena (mezu elektronikoz*): maiatzaren 10ean.
- Proba idatziak: maiatzaren 17an.
- Azterketa idatziaren emaitzak (e-mezuz*): ekainaren 18an
- Ahozko azterketarako deialdia (e-mezuz*): ekainaren 19an
- Ahozko azterketak: ekainaren 21ean
*Ongi begira baztergarrien kutxan ere badaezpada
EGAk B1 azterketaren 2025eko deialdiko egutegi osoa:
Azterketarien zerrenda (mezu elektronikoz*): maiatzaren 13an.
- Proba idatziak: maiatzaren 24an
- Azterketa idatziaren emaitzak (e-mezuz*): ekainaren 11n
- Ahozko azterketarako (e-mezuz*): ekainaren 12an
- Ahozko azterketak: ekainaren 14an
*Ongi begira baztergarrien karpetan (spam) ere badaezpada
Azterketari batek egokitzapenak behar baditu, xehetasunak eta beharrezko mediku-agiria izen-emate epeetan helarazi beharko ditu EEPra.
Norbaitek ahozko azterketarako ordutegi berezia behar balu, izena ematen duen unetik jakinarazi beharko luke, beharrezkoak diren ziurtagiriak emanez. Ahozko azterketarako ordutegi bereziaren beharra berantago jakinen balu, berantenez azterketa idatziaren egunean jakinarazi beharko luke.
Informazioa
2025 EGA C1 antolamendu arauak
2025 EGAk B1 antolamendu arauak