Biarritzek euskarari eskaini webgune bat sortu du

2011-11-23 Catégorie :

 

Biarritze Hiriko Euskara Bulegoak, Komunikazio zerbitzuarekin partaidetzan bultzatu www.euskara-biarritz.eu gune berriak interfaze bikoitza eskaintzen du, erabiltzaileari nabigazio hizkuntza hautatzeko aukera eskaintzeko (euskara eta frantsesa).

 

Honen edukia ondokoaren gainean oinarritzen da:

·         Euskarari zuzendu herriko etxetik kanpoko eta elkarteetako  Bulegoaren jarduerak.

·         Euskaldunei zuzendu hiriaren komunikazio publikoa.

 

Internautak horrela ondokoak aurki ditzake plataforma intuitibo eta praktiko honetan: libroki kargatzen ahal diren tresna pedagogikoak, agenda osoa eta erregularki eguneratua, lotura andana bat Biarritzeko gune edo euskararen eragile batzuekin, bai eta hilabeteko newsletter bat eskuratzeko izen emate inprimaki bat, hitz-ordu desberdinen berri erregularki izateko.

 

Gune hau Euskararen Bulegoko tresnen zerrenda azkartzera dator, hauen artean ZER DIOZU hamaboskaria. 2 000 bisitarira heltzeko helburuarekin, www.euskara-biarritz.eu gunearen asmoa da erakusleiho bat bilakatzea Biarritzeko hizkuntz eragileentzat, euskaraz egiten diren aisialdiak baliatu nahi dituzten hiritarrak informatzea eta beti eta gehiago diren ikasleei baliabideak eskaintzea.

 

Biarritze Hiriak horrela, euskara eta euskararen bultzatze eta balioztatze desmartxa batean abiatu eragileen aldeko tresna gehigarri bat sortzen du. Hizkuntz politika publikoaren erakusleiho hau erregularki eguneratua izanen da.

 

www.euskara-biarritz.eu gunera, www.biarritz.fr Hiriko gune ofizialearen bitartez hel daiteke ere.

 

 

<- retour vers Berriak