Arte eta kultura heziketan ari diren eragileen labelizatzea

2016-04-06 Catégorie :

Departamenduak eta Akademia Ikuskaritzak animatzen dituzte ama eskolatik lizeora bitarte diren ikasleentzako arte eta kultura heziketa (kultura zientifikoa barne) gaietan ari diren kultura eragileen labelizatze dispositibo bat. Labelizatze horrek bide ematen die kultura eragileei Canopé sareak lehen eta bigarren mailako irakasleei banatzen dien labeldun eragileen zerrendara sartzeko.

Ikastetxeentzat, labelizatze hori, arte edukiaren eta pedagogia moldearen kalitate bermea da.

 

Arte eta Kultura Heziketako proiektu bat (AKH-EAC) labeldun eragile batekin antolatzen duten ikastetxeek Departamenduaren diruzko sostengua ukan dezakete (ik. Departamenduaren Heziketa Proiektuaren proiektu deialdia).

Antolatzaileek bereziki hartuko dituzte kontuan euskaraz aurkeztuko zaizkien kalitatezko kultura eskaintzak.

 

Hona hautagaitza aurkeztu nahi duen kultura eragile orok egin behar duena:

 

ü  Paueko Akademia Ikuskaritzarekin harremanetan jarri eta hautagaitza dosierra eskatu (Sandra Olivan andreari: Sandra.Olivan(at)ac-bordeaux.fr ).

ü  Kasu! Ez dira “norbanakoen” hautagaitzak kontuan hartuko. Egitura publikoren bat edo elkarteren bat izan behar da hautagai izateko.

ü  Dosierra bete, ikastetxeetan eginak diren Arte eta Kultura Heziketaren (AKH-EAC) inguruko ekintzak argiki azalduz, bai eta eskuhartzaileen zerrenda eta bakoitzaren curriculuma emanez, zeinahi euskarritan (prentsa azterketa, heziketa proiektu, CD, bideo…).

ü  Hautagaitzak Akademia Ikuskaritzan aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 9a.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Lea Etchegoyhen

Hizkuntza politika eta euskal kultura karguduna

lea.etchegoyhen(at)le64.fr - 05 59 46 51 15

 

Myriam SOULA

Arte eta kultura heziketa karguduna

myriam.soula(at)cg64.fr - 05 59 11 44 02.

 

<- retour vers Berriak