2024 urterako euskararen alorrean diharduten eragileen sustatzeko hartu erabakiak

2024-07-18 Catégorie :

EEPren 2024ko uztailaren 9ko Biltzar Nagusiak bozkatu dituen erabakiak, Euskararen Erakunde Publikoko eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zerbitzuek eragile pribatuek (izan elkarte edo enpresa) helarazi eskaera guziak banan-bana aztertu ondoan hartuak izan dira.

2024. urteko, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak eragile pribatuentzat osatu lankidetzarako fondoa 1.930.000 €-koa da, bi partaideen ekarpenez:

  • Euskararen Erakunde Publikoak: 1.530.000 €,
  • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak: 400.000 €.

Lankidetzarako fondo hori bi dirutza multzotan banatua da:

  1. 1.793.500 €-ko dirutza multzoa, Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren arteko sustapen-lerroekin bete betean datozela ikusirik, Ipar Euskal Herriko 14 eragile jakin, 2024rako balio duen hitzarmenean oinarriturik diruztatzen dira. 14 eragile horien jarduerak hainbat alorretan banatzen dira: irakaskuntza, helduen euskalduntzea, euskal hedabideak, aisialdi jarduerak, bizitza soziala.
  2. 136.500 €-ko dirutza multzoa, Ipar Euskal Herriko beste hainbat eragile pribaturi zuzendua zaio hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren bidez, orohar, beste eragile pribatuen diruztatzeko. Proiektuek hainbat gai jorratzen dituzte: haurtzaroa, helduen euskalduntzea, irakaskuntza artistikoa eta kirola, hedabideak, bizitza soziala, argitalpena.

Bestalde, inflazio testuinguru honi erantzuteko, EEPren uztailaren 9ko Biltzar Nagusiak erabaki du 2024rako 94.742 €-ko laguntza gehigarria ematea hizkuntza jarduerako 14 eragile, fondo komunaren esparruan esleitutako ohiko laguntzari, 2023. urteko inflazio-tasaren %4,9 aplikatuz. Laguntza horrek, erakusten du EEPren borondatea euskararen garapenerako funtsezkoak diren eragileen sustatzeko.

Erdietsiak izan diren dirulaguntzei buruzko xehetasunak prentsa-oharrean aurkituko dituzue:

Prentsa-oharra_2024ko lankidetzarako fondoa

 

<- retour vers Berriak