2022 URTERAKO EUSKARAREN ALORREAN DIHARDUTEN ERAGILEEN SUSTATZEKO HARTU ERABAKIAK
Antton Curutcharry, Euskararen Erakunde Publikoko Lehendakaria eta Miren Dobaran Urrutia, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburu-ordea
Antton Curutcharry, Euskararen Erakunde Publikoko Lehendakariak eta Miren Dobaran Urrutia, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburu-ordeak, euskararen alorrean diharduten eragile pribatuen sustatzeko hartu erabakiak aurkeztu dituzte goiz honetan Baionan iragan den prentsaurreko batean.
EEPren 2022ko ekainaren 30eko Biltzar Nagusiak bozkatu dituen erabakiak, Euskararen Erakunde Publikoko eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zerbitzuek eragile pribatuek (izan elkarte edo enpresa) helarazi eskaera guziak banan-bana aztertu ondoan hartuak izan dira.
2022. urteko, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak eragile pribatuentzat osatu lankidetzarako fondoa 1.930.000 €-koa da, bi partaideen ekarpenez:
- Euskararen Erakunde Publikoak: 1.530.000 €,
- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak: 400.000 €.
Lankidetzarako fondo hori bi dirutza multzotan banatua da:
- 1.793.500 €-ko dirutza multzoa, Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren arteko sustapen-lerroekin bete betean datozela ikusita, Ipar Euskal Herriko 14 eragile jakin, 2022rako balio duen hitzarmenean oinarriturik diruztatzen dira.
- 136.500 €-ko dirutza multzoa, Ipar Euskal Herriko beste hainbat eragile pribaturi zuzenduko zaio Hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren bidez. Orohar, beste eragile pribatuen diruztatzeko.
Erdietsiak izan diren dirulaguntzei buruzko xehetasunak prentsa-oharrean aurkituko dituzue: