"Kazetaritza euskaraz – Jounalisme en langue basque" Unibertsitate Diplomaren sortzea

2023-04-28 Catégorie :

Gaur egun, hedabideek euskaldun profesionalak kontratatzeko zailtasunak dituzte. EEPk lurraldeko hedabideak biltzen dituen lantalde bat sortu du eta lantalde horrek azalertu du kazetari euskaldunen behar handia dagoela datozen urteetan.

Identifikatutako beharrari erantzutreko xedez, EEPk, hedabideek, Paue eta Aturrialdeko Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordele-Akitania Kazetaritza Institutuak (Bordele-Montaigne Unibertsitatea) "Kazetaritza euskaraz" Unibertsitate Diploma sortzeko erabakia hartu dute. Alternantzian eginen den bi urteko formakuntza profesionalak diploma bat eskuratzeko aukera emanen die aprendizei. Formakuntza zikloak hiru eremutan gaitasun hartze bat segurtatuko die ikastunei: euskara, kazetari lanbidea eta lurraldearen ezagutza.

Ikasle-aprendizek profesionalizazio kontratu bat izenpetuko dute hedabide batekin eta IJBArekin. Aprendizek 840 eskola-oren ukanen dituzte bi urtez (420 oren urteka), Baionan, Bordelen eta Bilbon, eta gaineratekoan, kazetari euskaldun gisa arituko dira enpresan, profesionalizazio kontratua izenpetu duten hedabidean. Aurreikusitako erritmoa modu honetakoa izanen da : 2 astez unibertsitatean eta 6 astez enpresan. Ikasle-aprendiza hedabideak ordainduko du, profesionalizazio kontratuan zehaztutako baldintzetan gutienez.

2023ko udazkenean abiatuko den UDa 2025eko udan bukatuko da, eta bi urteak gainditzen dituzten aprendizei euskarazko kazetaritza diploma bat emanen zaie, hiru unibertsitateek izenpetua eta aitortua.

UD horrekiko interesa duten guziei dei egiten diegu EEPren zerbitzuetara hurbiltzeko, mezu elektroniko bat igorriz i.aguirrebarrena(at)mintzaira.fr helbidera.

 

 

<- retour vers Berriak