2024ko Hizkuntza Jarduera Proiektu deialdia irekia da

2024-04-08 Catégorie :

Hizkuntza jarduera proiektu deialdia Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin partaidetzan antolatua da, eragile pribatuek euskararen transmisioaren eta erabilpenaren alorrean garatzen dituzten ekimenen laguntzeko.

Proiektu deialdiari buruzko zehaztapen garrantzitsuak:

  • Hizkuntza jarduera proiektu deialdi hau, indarrean den legediarenn errespetuan ofizialki deklaratu eta egoitza nagusia Ipar Euskal Herrian duen edozoin elkarte edo eragile pribatuentzat irekia da
  • Deialdi horren bidez lagunduko diren proiektuek eta jarduerek 2024an burutu behar dute (urte anitzeko proiektu baten zati bat izan daiteke ere)
  • Lagunduko diren proiektu eta jarduerek koherenteak izan behar dute Euskararen Erakunde Publikoak onartu Proiektu estrategikoarekin

Txostenen pausatzeko azken epea 2024ko maiatzaren 3a da.

Eskaera egin aitzin, proiektu eramaileei galdegina zaie 2024ko hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren araudia arretaz irakurtzea.

2024ko hizkuntza jarduera proiektu deialdia ikusi

 

 

<- retour vers Berriak